
2008-03-15 | 13:27:23
Azpiegiturak
Herrerako frontoia tokiz aldatu eta biribilgunea egin nahi dute
Biribilgunearen bidez, kamioiak zuzenenean Pasaiako portura joatea lortu nahi da, Gomistegitik pasatu gabe.
Aldaketa handiak izango dira Herrera inguruan. Foru Aldundia eta Donostiako, Pasaiako eta Lezoko Udala bilerak egiten ari dira eta luze jo gabe emango omen du Aldundiak egin nahi dituzten obren berri.
Aldaketa nabarienetakoa biribilgune bat izango da. Biribilgune hori saihesbidearen irteeratik gertu egingo dute. Biribilgune horren bitartez, kamioiak, Gomistegiko biribilgunetik ¬Bidebieta eta Trintxerpe artekoa¬ pasatu gabe, Pasaiako portura zuzenean sartzea lortu nahi da. Aldundiak buruan duen biribilgunea ez litzateke arrunta; errepidearen gainetik joango litzateke.
Biribilgunea egiteaz gain, frontoia tokiz mugitzea aurreikusita dago. Herrerako frontoia duela 30 bat urte egin zuten eta haren ondoan saskibaloi kantxa dago eta baita bi bolatoki; bat zaharra eta bestea duela pare bat urte zabaldutakoa. Aparkaleku asko sortzeko aukera ere aurreikusten dute erakundeek. Inguru horretan, saihesbidearen sarrera-irteeraren inguruan, lanean ari dira orain. Herrera-Intxaurrondo errepidea egiten ari dira, Herreratik zuzenean A-8 autobidea hartu ahal izateko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.