Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

;2008-05-24;Larratxoko zahar etxeak, 25 urte. Larratxoko zahar etxeak 25. urteurrena ospatuko du gaur bazkari jendetsu batekin. Zahar etxeak Gurea izena zuen sorreran eta orain Bella Vista da.

Larratxoko zahar etxeak 25. urteurrena ospatuko du gaur bazkari jendetsu batekin. Zahar etxeak Gurea izena zuen sorreran eta orain Bella Vista da.

Larratxoko zahar etxeak, 25 urte

r. perez

Egun handia dute gaur Larratxoko zahar etxean. 25. urteurrena ospatuko dute. Bazkaria egingo dute 14:30ean eta elkartea sortu zutenak omenduko dituzte. Jose Varela da elkarteko presidentea. 79 urte betetzear da eta 18 daramatza presidente. Aurreko presidentea hil zenean hartu zuen Varelak zahar etxearen lema. «Orduko presidente ordeak proposatu zidan ardura hartzea eta baietz esan nion. Eta gaur arte. Gorputzak irauten duen bitartean jarraituko dut», dio Varelak.

Ordu asko ematen ditu presidenteak Bella Vistan, elkartean sartu eta ezkerretara duten bulegotxoan. «Etxean baino gehiag o izaten naiz hemen. Biloben laguntzarekin ordenagailua erabiltzen ikasi dut. Zuzendaritzakook ez dugu ikasketarik, baina borondatea, aldiz, bai». Lan asko, baina gustura. Presidente daramatzan urteak oso aberasgarriak izan dira Jose Varelarentzat. «Ezezagunak nituen hainbat pertsona ezagutu ditut, eta ez nekizkien zenbait gauza ikasi ditut». Zahar etxea oso ondo doa. «Zuzendaritza hartu nuenean 180 bazkide inguru ginen eta orain 600 bat».

Berritze lan sakonak

Sorreratik toki berean egon da zahar etxea, Larratxoko eskolaren parean. Duela hiru bat urte zeharo berritu zuten eta berri itxura nabaritzen da. Besteak beste, sabaia aldatu zuten eta komunak ezinduentzat egokitu zituzten.

Beste aldaketa batzuk ere izan ziren. Alde batetik, bazkideek beraiek ekin zioten zahar etxea kudeatzeari. Eta horrekin lotuta, izena ere aldatu zioten zahar etxeari. Gurea zuen izena hasieran, baina Altzan izen bereko elkarte gastronomikoa zegoenez, aldatzeko eskatu zion Udalak. Varelak azaldu duenez, izen asko izan zituzten mahai gainean, eta azkenean Bella Vista gailendu zen. Elkartearen ataritik ikuspegi polita dagoela iruditu zitzaiolako aukeratu zuen.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.