
Leosiñetako aparkalekua, urte bukaerarako
Altza
Kalea itxuraldatzeko lanak eman dizkio Udalak enpresa bati 468.000 euroren truke.
Erredakzioa
Leosiñeta Larratxo eta Altza kasko arteko joan etorriak egiteko bideetako bat da. Udalak lanak egingo ditu kale horretan. Aparkalekuak egingo ditu lur gainean eta espaloietako bat nabarmen handituko dute.
Udal Gobernuak otsailean erabaki zuen lanok egieta eta obrak aurrera eramateko enpresa aukeratu berri du. 468.000 euroren truke egingo dituzte lanak, lau hilabetean. Ezarritako epeak betetzen ez badira, egun bakoitzeko 150 euro ordaindu beharko dizkio enpresak Udalari.
Autoak, linean
Kale horretan ohikoa da autoak espaloiaren gainean ikustea, eta horren ondorioz oinezkoak behin baino gehiagotan kexu azaldu dira. Obrak egin eta gero, kale horretan aparkalekuak izango dira ¬autoak linean utzi ahal izango dira¬ eta espaloietako bat orain baino zabalagoa izango da. Barandak, zaborontziak eta farolak ere berritu egingo dituzte. Ohiko farolak jarri beharrean, hormatik zintzilik jarriko dituzte, oinezkoei enbarazu ez egiteko.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.