Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

;2008-06-04;Altzatik Santiagora. Gurea elkarteko hiru kidek Santiago bidea egin berri dute bizikletaz; Ia 900 kilometro egin dituzte astebetean eta eguraldia aurka izan badute ere, pozarren itzuli dira etxera. Helburua beteta.

Gurea elkarteko hiru kidek Santiago bidea egin berri dute bizikletaz; Ia 900 kilometro egin dituzte astebetean eta eguraldia aurka izan badute ere, pozarren itzuli dira etxera. Helburua beteta.

Altzatik Santiagora

raul perez

Joaquin Luhia, Jose Maria Dominguez eta Jose Antonio Ojer Altzako Gurea elkarteko kide dira. Mendi bizikleta eta motxila hartu eta Santiago bidea egin berri dute, Orreagatik abiatuta. Eguraldia ez dute lagun izan, baina hala eta guztiz ere, pozaren pozez itzuli dira etxera.

Maiatzaren 17an atera ziren, goizez, eta 24an iritsi ziren Santiago. «Italiarrak, alemaniarrak argentinarrak, korearrak... Hamaika tokitako jendea ezagutu dute. Giza harremanen aldetik oso esperientzia aberasgarria izan da.

Eltze guztietako burruntzalia da Luhia. Gureako danborrada eta inauterietako karroza prestatzen ibiltzen da, besteak beste. Horretaz gain, bizikletan ibiltzea gogoko du eta afari batean otu zitzaien Santiago Bidea egitea. Bostpasei lagun agertu ziren prest hasiera batean, baina azkenean hiruk ekin zioten erronkari. «Erlijio arrazoiengatik baino gehiago kirol eta kultur jarduera bezala hartu genuen», azaldu du Luhiak.

Txirrindulari... eta sukaldari

Goizero, 06:30ean jaiki eta 07:15erako bizikleta gainean zegoen Altzako hirukotea, mailot eta zira urdinak jantzita . Gutxi gorabehera 15:00ak arte aritzen ziren pedalei eragin eta eragin. Egunean 110 kilometro egiten zituzten. Guztira, 879 kilometroko bidea egin zuten.

Pasadizo bat edo beste utzi die Bideak. Esate baterako, Astorgatik gertu dagoen Orbigoko aterpetxean sukaldari lanak egin zituztenekoa. «Arduraduna gaixo zegoenez, guk prestatu genuen afaria. Besteak beste, patata tortillak prestatu genituen eta beste erromesek hatzak zurrupatu zituzten, zopa jaten ohituta baitzeuden. Uste zuten sukaldariak ginela eta guk azaldu behar izan genien elkarte gastronomiko batean gabiltzala baina ez garela sukaldariak».

Zorionez, ez zuten aparteko matxurarik izan ¬pare bat zulatu besterik ez¬, baina eguraldi makurrari aurre egiteko nahikoa lan izan zuten . Zirak gainetik ezin kendu ibili ziren, eta batez ere azken bi egunetan euria gogotik bota zuen. Santiagon elkartearen banderarekin argazkia atera nahi zuten ¬Altzako armarria ageri da banderan¬, baina euria zela-eta azkenean ez zuten argazki hori atera.

Monte do Gozon, 'zeruan'

Une hunkigarri bat baino gehiago bizi izan zuten Luhiak, Dominguezek eta Ojerrek. «Benetan hunkigarria izan zen Monte do Gozora igo ginenekoa. Santiago osoa ikusten da goitik eta ordura arte egindako guztia etortzen zaizu burura».

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.