Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2008ko abuztuak 28, Osteguna

;2008-06-19;Oletarrak, sua pizteko prest. Bihar hasiko dira San Joan jaiak Oletan; aurreko urteetan ez bezala, zaldian ibiltzeko aukera izango da igande goizean.

Oletarrak, sua pizteko prest

Altza

Bihar hasiko dira San Joan jaiak Oletan; aurreko urteetan ez bezala, zaldian ibiltzeko aukera izango da igande goizean.

erredakzioa

Sanmartzialak dira Altzako jai nagusiak. Dena dela, Altzan ere badago sanjoanak ospatzeko aukera, Oletako jaietan hain zuzen ere. Aspalditik gainera, oso zaharrak baitira Oletako jaiak.

Bihar botako dute suziria, 18:00etan eta jarraian buruhandiak eta erraldoiak, haur jolasak, pala txapelketaren finalak eta herri afaria izango dira. Pala txapelketak sona handia du Oletan; aurtengoa XXXVIII. txapelketa da.

Marrazki lehiaketa, etzi

Larunbatean marrazki lehiaketabizikleta lasterketa eta krosa izango dira herri bazkariaren aurretik. Marrazki politena datorren urteko jai egitarauaren azala izango da. Bazkalostean mus txapelketa izango da eta ondoren, sardina jatea eta dantzaldia.

Zaldian ibiltzeko aukera

Igande goizean, diana eta gero, hamaiketakoa, meza, toka eta bote txapelketak, ardo dastaketa eta zaldian ibiltzeko aukera izango da eta arratsaldean tute txapelketa, haur antzerkia eta txokolate jatea izango dira

Astelehenean, azkenik, San Joan suaren aurretik, haur jolasak eta jaietako beste klasikoetako bat , ezkongabe eta ezkondutakoen arteko futbol partida, eta Alboka orkestrak girotutako dantzaldiarekin gozatu ahal izango dute oletarrek .

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.