
'Estibaus' buletina blog bilakatu da
Altza
Albisteek, iritziek, bertsoek edo bideoek izango dute tartea; noizean behin paperean kaleratuko dute.
erredakzioa
Altzako Historia Mintegiaren Estibaus buletinak Internetera salto egin du; blog bilakatu dute: www.estibaus.info webgunea hain zuzen ere.
Duela hamabi urte sortu zuen Historia Mintegiak Estibaus. 1996ko urtarriletik 2007ko udazkenera arte 41 zenbaki kaleratu dituzte. Altzarekin lotutako informazioa, hainbat pertsonaiari egindako elkarrizketak edo argazki zaharrak jaso dituzte buletinean, euskaraz eta gaztelaniaz. Lehen urteetan bakarrik paperean irakur zitekeen, baina azken urteetan sarean ere egon da eskuragarri ¬www.altza.net/ahm/estibaus¬. Hemendik aurrera , bloga izango da Historia Mintegiaren buletina. Ikus-entzunezko euskarri izango da, beraz. «Eguneroko baten moduan, notiziak, dokumentuak, iritziak, bertsoak eta ohiko ekarpenak egiten diren heinean, irakurri, ikusi eta entzun ahal izango dira», azaldu dute Historia Mintegikoek.
Paperean, tarteka
Edozein modutan, herritar guztiek ez dutela aukera Interneten nabigatzeko jabetuta, aldian behin paperean kaleratuko dute Estibaus.
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.