Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-19;Udalak Ur Kirolak-ek hartutako erabakia begi onez ikusten du. Klubak jarritako baldintzaren harira, Kirol zinegotzi Jon Lasak ziurtatu du harrobiaren alde jokatuko dutela.

Udalak Ur Kirolak-ek hartutako erabakia begi onez ikusten du

Arrauna

Klubak jarritako baldintzaren harira, Kirol zinegotzi Jon Lasak ziurtatu du harrobiaren alde jokatuko dutela.

raul perez

Jon Lasa Kirol arloko zinegotziak pozik hartu du Ur Kirolaken batzarrak Donostiako traineru bateratuarekin jarraitzeko hartutako erabakia. «Oraindik ez dugu Iñaki Aranarekin hitz egin, baina gutxienez garbi ikusten da traineruarekin jarraitu behar dutela», adierazi zuen zinegotziak.

Ur Kirolakeko batzarrak joan den igandean adostutako idatzian dioenez, Donostiarraren proiektuan jarraitzeko prest daude, betiere harrobia proiektu horren ardatz baldin bada. Horren aurrean, Lasa zinegotziak Udala bera beti harrobiaren alde egon dela nabarmendu du.«Donostia Kirolaren jokabidea, diru laguntzekin eta abar, hortik doa, harrobia zaintzearen bidetik». Lasak aitortu du ustekabea eraman dutela, eta gertuago ikusten zutela behin betiko haustura.

Edozein modutan, Udalak duela hamar egun hasitako bidearekin jarraituko du. 2007ko urrian sinatutako hitzarmena bertan behera geratu da, eta hemendik aurrera beste hitzarmen bat landu beharko dute.

Herritarrei atea irekita

Kaiarriba kluba irekitzea eta herritarrei klub horren bazkide izateko aukera ematea litzateke hitzarmen horren zutabeetako bat. Orain arte indarrean zegoen hitzarmena bertan behera geratu bada ere, beste bat eginez gero diru laguntza emateko arazorik ez dela izango aurreratu du Kirol zinegotziak.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.