Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-19;Herrerako tren geltokian igogailuak nahi ditu EAJk. Eskailerak nahita ez erabili behar direla kritikatu du Ibabe zinegotziak.

Herrerako tren geltokian igogailuak nahi ditu EAJk

Mugikortasuna

Eskailerak nahita ez erabili behar direla kritikatu du Ibabe zinegotziak.

erredakzioa

Herrerako tren geltokiaren albo bakoitzean igogailu bana jartzeko eskatu du EAJk. Martin Ibabe zinegotziak azaldu du Herrera, Altza, Bidebieta, Gaiztarro eta baita Trintxerpe eta San Pedroko 23.000 herritar igarotzen direla egunero tren geltoki horretatik eta gaur egun ia saihestesina dela bi eskailerak erabiltzea, dela geltokira igotzeko edo handik jaisteko. «Bakarrik Altza pasealekuan behera jaitsi eta trena Donostiako norabidean hartzen dutenek ez dute eskailerarik igo edo jaitsi behar», esan du Ibabek.

EAJren zinegotziak gogora ekarri du lurazpiko pasabidea, geltokira joateko ez ezik, herritarrek ere Herrera eta Altza arteko joan etorriak egiteko erabiltzen dutela eta oso gaizki dagoela. Hori horrela, datorren asteko udalbatzarrean Udalak Renferengana jo dezan eskatuko du EAJk, finean Renferen eskumena litzatekeelako inguru horretan konponketa lanak egitea edo igogailurik jartzea.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.