Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-19;114 pentsioduni 616 eurotik 700ra igo die laguntza Udalak . Beste 228k ere aparteko diru laguntza jasoko dute. Laguntzok emateko Jaurlaritzaren zain daudela kritikatu du Udalak.

114 pentsioduni 616 eurotik 700ra igo die laguntza Udalak

Gizartea

Beste 228k ere aparteko diru laguntza jasoko dute. Laguntzok emateko Jaurlaritzaren zain daudela kritikatu du Udalak.

r. perez

Gizarte Ongizate sailak 114 pentsioduni ¬erretiratuak, urritasunen bat dutenak eta alargunak¬ diru laguntza 616 eurotik 700 eurora igo egin die. Uztailean Eusko Legebiltzarrak indarrean jarritako lege batek oinarrizko errenta jasotzen dutenei ¬616 euro¬ lanbide arteko gutxieneko soldata kobratzea ahalbidetzen die. Susana Garcia Chueca Ongizate zinegotziak azaldu duenez, oinarrizko errenta jasotzen duten 114 pentsiodunek zuzenean jasoko dituzte 700 euro. Zinegotziak azaldu zuenez, guztira 600 herritarren txostenak aztertu dituzte. 78renak atzera bota dituzte baldintza guztiak betetzen ez zituztelako ¬adibidez, bi etxe dituztelako¬, beste 180 agiri gehiago aurkeztu beharko dituzte eta 228ri Udalak baiezkoa eman die, baina Foru Aldundiak eman behar du behin betiko baietza. Edozein modutan, dagoeneko behin betiko baietza jaso duten 114 pentsiodunek beraiek ere ez dutela aparteko diru laguntzarik jaso eta horiek ematearen ardura Jaurlaritzarena berarena dela azpimarratu du Garcia Chuecak.

1.500 herritar inguru, 2009an

Zinegotziak aurreratu duenez, 2009an beste 1.500 herritarrek eskatu ahal izango dituzte aparteko laguntzok. Izan ere, orain arte ez bezala, senitartekoekin bizi diren pentsiodunen laguntza eskaerak aztertzean, ez dituzte senitartekoen diru sarrerak kontuan hartuko.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.