Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Altza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-19;Diru laguntzak zehaztutakoan erabakiko du zuzendaritzak jarraitu edo ez. Azken bi urteetan, batez beste, jaialdiak 500.000 euroko diru galera izan duela adierazi du zuzendaritzak.

Diru laguntzak zehaztutakoan erabakiko du zuzendaritzak jarraitu edo ez

Zinemaldia

Azken bi urteetan, batez beste, jaialdiak 500.000 euroko diru galera izan duela adierazi du zuzendaritzak.

erredakzioa

Azken egunetan jaialdiaren balizko desagertzearen inguruan zabaldu den informazioa dela eta, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaritzak ohar baten bidez bere jarrera jakitera eman du: «Zinemaldiaren jarraipena jaialdia behar den baldintzetan egin ahal izateko egoera lortzearen baitan dago. Zinemaldiaren aurrekontuek krisi egoera orokorrari eta azken bi edizioetan pilaturiko aurrekontu desfaseari aurre egiteko hainbat aukera aztertzen ari gara. Hurrengo asteetan Zinemaldiaren kide diren erakundeek jaialdiari emango dioten diru laguntza erabakiko dute». Mikel Olaziregi buru duen zuzendaritzak, beraz, diru laguntza hauek zehaztutakoan erabakiko du Zinemaldiarekin aurrera jarraitu ala ez.

Edizio arrakastatsuenak, defizitarioenak

Azken bi edizioen emaitza ekonomikoek 511.878 eta 450.000 euroko defizita eragin dute 2007an eta 2008an, hurrenez hurren. Zuzendaritzaren ustez, «emaitza horiek hedabideek, ikusleek, babesleek eta kide diren erakundeek azken urteetan gehien baloratu dituzten edizioenak dira. Aurrekontu orokorretatik %5etik beherako desbideratzea ekarri dute eta Zinemaldiak bere erreserbaren kargura hartu du bere borondatez eta kide diren lau erakundeei aparteko diru laguntzarik eskatu gabe. Defizita Zinemaldiaren egiturarena bera dela uste dugu, batez ere, jaialdiaren azpiegiturek azken urteetan izandako hazkundeagatik.

Zinemaldiaren autofinantzaketa aurrekontu osoaren %48ra iritsi dela azaldu dute oharrean eta azken edizioan babesletzak emandako diru sarrerak %23 hazi egin direla.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.